We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zkratx !

from Korona Zirkus by Mc Stal'inside

/

lyrics

Usaian fikzioa errealitatearen hats
ta egunerokoa ametsen funts
2020 urte tumatxari zkratxa
bilakatu baita fikzio baino ments

Loaldi luzetik jatzarri da poeta
begiak idek, zamalka tximeleta
kasu ! elektrikoa dauka baioneta
beldur dira “of euskal planeta”
.....................................................................................................................
Suziri batetan naiz airatu, ze afera
kargatua da hemengo atmosfera
groova gora inertzia behera
zilatzen ari naiz estratosfera

Eguzkiak sistemari eginazten iraultza
nik gureari bultza ta bultza
alta zeldatzat daukat arraultz bat
hik badaukak horren giltza?

Areagotzen ari zaut indar telurrikoa
dardarran kezka herrikoa
hanpatzen lirika egozentrikoa
Stalinside dago azido sulfurikoa

Surfatzen diat orain asteroide
Homeroide naiz, ta ez da dislexia
bidaide dut esne bidea
hipoxia baino haratago, agur galaxia
..........................................................................................................................

Dena infrentzuz garen zilo beltzan
haurrei izua, psikopatak agintzan
pinuaren abarrez jantzi da haltza
infrabaxuz zapartatzen diat beirazko holtza

Tuta xuritik atera Ortziren besoan
zientzialaiak apez gaurko unibertsoan
bakoitzak gaitzesten besteen bertsioa
egi bakarrik ez zizareen multibertsoan
...............................................................................................................
Meteoritoen artean dindan flipper kosmikoa
senditzen duka dindan soinu sismikoa
ez niz ritmiko baina logaritmikoa
flowa daukat supersoniko-astropitokoa


Ehuntzen amamaren zetazko izara
lotzen Mariren superpilako izarrak
transhumanisten muskila izorrazak
niri makhnovistak sortzen dit zirrara

Den denaz hurbilduz uhin grabitazionalek
agert harazten jarrera irrazionalak
putaseme hoik ote helbarritu emozionalak
beltzurizko sententziak audientzia nazionalek

ZORTZIKOA EGIN DIMENTSIOEN SOKAREKIN
INFINITUA DANTZAN ATOMO BATEN BARNEAN

credits

from Korona Zirkus, released December 10, 2020

license

tags

about

Mc Stal'inside Kryvyi Rih, Ukraine

2020...ze urte ....."berezia", ezta?

contact / help

Contact Mc Stal'inside

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Mc Stal'inside, you may also like: