We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Korona Zirkus

by Mc Stal'inside

/
  • Streaming + Download

     

1.
2.
Lanbroen azpitik atera niz berri'e Herio dantza'zteko, hiruko erritmo honen adierazle Sanple bat garun jale ta ene errimak zonbien arimen, Vendettaren konplize Ohiukatu nun Herria tente ta segidan galdu konorte entzunez abertzale, ez zirela prest hartzeko aginte Nahiago zutela bozkatu eskuineko presidente zer duk uste? Sagar ustelan da'u PNVko jente Hemen borrokani style segitzen mentez mente ta ni.... zu.... gu..... ze inoxente !! haiek dakite! Okupatzaileetaz izan nahi nintzen independente bainan etxean ere izan behar disidente Beldurkrazian sartu gaituzte ta shock atarian agerian boteredun psikopaten biluzte Baita kontra boterearen bilkuretan.. petizioetan.. manifetan.. ezintasunaren gorpuzte Osasuna aitzaki, ez gehio gizaki luze aurtengo zozomikote, zapi atzean muxukatzen zen bikote Amesten nuen iraultzaz, ...ustelduko gira kontserban.... Txakurtegi mundialan, hor gañan erleak baino elikoptero ta drone gehio ortzimugan Ze bikaina zu! Auzoa salazazu...ta sozial kredito jokoan punduak irabaz ditzakezu....hi Itssssua! Gure loturak moztu, algoritmizatu biziaren sssua, zilo beltz batetan dute nahi izoztu Gehiengoak hori ez du entzun nahi, kontzientzia urtzen zai...o , zorabioari ernai, Eroraldiari, hutsaren irensteari zai hago, “hei, ho... aurre e'iteko izango al haiz gai? “ Nahiago dute ttikiagoa za pal du Jakahoriaz trufatu Blokebeltza sa la tu Haien zapaltzailearen bozgorailuari ohiartzun 'inez ez ez zinez, hola aldatzen ez da ezer ez Bakotxa bere kutxan kokatzen gizakia gizakiari koskatzen, garratoinak lehiatzen Nik sugeak ditut amensten, gillotina eta ehun lapur haundien buruak nahi ditut ikusi zintzilik zirimolan dantzatzen Bortitza ni? ....argindarra pitz ezazu ta gogoratu A RE VA Bortitza ni? ....liranja jusa edan ezazu ta gogoratu Palestinarren genozidoa ((( Bo Bo Bo Bortitza ni? ...Mugikorran josta ta gogoratu koltana Bo Bo Bo Bortitza ni? .....Ikeako altzaria erosi ta gogoratu oihaneko sutea ))) Mediku batek...kasik hil nauka , beste batek...argitu zun nire gaua he haurrak!!.. zein dira hoik? Hipokrata ala hipokritak? Ze helburu higienisten arauek? Endekatuen munduan Salo republika berriaren orduan kapitalak ote zeukan aintzinetik makroplana ondua? Heriotz gehio Mediteraneon Epadh-etan baino ta propagandak bazterrak nahasten gohainduraraino Ta ez bahaut oino okaztatu, eskerrak entzule hiri hire denbora eskaintzea nire poesia salbaiari Ondokoa ustezko ezkerreko jendeari, utzi nau KO eskatzen sekuritate gehio gobernuari izua sortuezkero Ta zer egin? ..gerla bideak ez du zentzuik ...........................etsaia azkartzen dugulaik Ta ze egin? ....bake bideaz nago dudatuik artzainaren AIfona otsoen zenbakiz betea delaik. Errepikaren ondotik berriz diot... ze egin? Ba ote hirugarren biderik izaiteko...jare Errepikaren ondotik berriz diot... ze egin? G7 eta Faveletako G7 ... nare nare Egon daiteke JAO landare, ta ondokoa BIO halaere? Egon daitezke hartz ta bildots parez pare? Basobasa ala zooan jarraitzen dugu oraindik aintzinamendu gutti harpeen garaietatik Ahatik disdir ta fluoz estaltzen da basakeria taxi baten irratian entzun dut kakeria Diktadore banintz R, maiuskula duten ikur behin betikotz erre.....ko nituzke Gorago gure erre...ge, ageriago bere uzki herritar uzkur, esku'n jaten diozute azukre “Aska nazazu” entzun ta pogo izerdia usaintzen urrengo batzarrea ba al dakizu noiz izango den? Nik segitzen dut amesten, ta nahi nuke izan Sherpa Tibeten, laborari Txiapasen Naizena eta izan nahi nintzena, kontradikzioa bizitzen terapia daukat dikzio ta frustrazioek kitzikatzen Fantasmen jokoari adikzio ibilbide duina asmatzen akats eta lorpen, hitz eta akzio Zabaldu bela RRi Zapalzazu zau RI itzul'azi bela RRA senditzen dut e RRA sugeekin 'in dut amentsa Pozoia pantailan dut hartua Narrasti garuna dekot astindua
3.
2020 ze urte ustela jasan diagu kapitalaren eraso frontala ordutik hautua diagu esklabo ala izaitea auzokoaren zipaio ergela 20 urte rap zirikan ari naizela bergauzak errepikatzen ditudala eragin gutti ala bate alta zirkoari altxatzen diot tela 2etan errealitatea den bezala bisaian dut hartu ta azala emaiten diot biziari, hau bai jolas mortala Izaitezkoa, irriz ari da hiena 0 absolutua, disolbatua zeina politikan putak, sasia hutsa baina kartak pausa mahainan nik diot 2 etan ordago ta kanta, har dezaun garaiari gaina! Autoritarismoaren aitzakien listan txorimalo nagusi zuten terrorista birusarekin aldatu dute pista ta zapartatu digute garun narrastia ze ostia! Beldurra dago begi bistan pentsatzeko ez digute uzten astia bigdata izango da “la bestia” bigfarma bigetekinetan dago bustia QR kodigoa txerta nahi digute giza arrastian baina horra intsumituon abestia Etsaien presentzia inkontzientean medusa nik entzun nahiago dut Billieren bluJa “No lives matter” ta fatxak uxa txakur guziak ber kakeri jusa txiroa tiroz ito ala ibaian pusa maisu bortitz hoik beti dute epaile baten eskusa! Masa geldo ta anormala bilaka ohiko eguneroko gerla sarraski ekonomiko onarpenaren eraikuntzan BFM patetiko larrialdi egoera gera tzen betiko Gaurko garai kaotikoa ulertzeko LaBoetie, Foucault hartzentuzt bitarteko baita Shomsky klasiko, kasik balistiko saihesteko marrazoen ximiko Bainan hartzen delaikan bisaian ostiko kideen besotan berma ez egoiteko KO Ko ronak ez du hezurrik, ba ote du mamia? Belarriratzen ari zaut lamina? Ekaitzaren ostean lanari lotzen armiarma elkartasuna dugu arma berrogeita zazpigarren errima...ratatantatan izorra dezatela...haien zerrama!
4.
4 Uhainak 04:44
Hei, hor dira, hor gira, 1, 2, 3 ta 4 uhainak, ta hementxe gure taulak Aditu Ka-k dio bizia dela statistika ta modeloen azterketa bezala, hura Gileaden langile fidela beldurra hanpatzen, halako tekela Aditu Ko-k dio liberalismoak kudeaketa txarrez ditu hetsi ohe hura sinistea nausiei laket zakoie ene idurikotz argi zuten asmoa Aditu F-k dio zenbaki faltsuak migrante ta islamoterrore bertsuak, errepublikari gillotina irriz itzali nahi nuke pixaz haien sua Aditu antiF-k dio dena gezurra bakartzea kartzela etxean hasia gordetuz adinekoen eutanasia dena dela ustel, muin eta hezurra Mendiak lain, lau uhain datozkigu gainera, hetsak ahoa Izerdi nigar odolezkoa, ta ondotik kakazkoa Lertxunak gezitik kiribilera talde haundiagoan dira batzen karrankek zohargia urratzen 150 migrante dira ito Senegalen Amamaren zetazko ileek kulunkan bidea dute zeharkatzen hileen oroimena ospatzeko zilarrezko zintak zintzilikatzen Klaus Swab bera robotizatu nanoprintzak popan txertazkiok Charles printzeak nahi gaitu ekologiaz kulpa-zibilizatu Belharra, Jaws, Nazaré, Zaldibar hei! metaforan zaparta anfora turbokapitala ta bere adituak fuera tsunamia jingo delaikan lotu abarrei Mendiak lain, lau uhain datozkigu gainera, hetsak ahoa Izerdi nigar odolezkoa, ta ondotik kakazkoa Zuzenean bihotzean bota aizkora, ganoraz bestenaz “Reset”era goaz Covid 19.84. bihurtu dute egiazkoa Mendiak bezain gora, bisaian milaka tona , finki berma hadi adarrari ta goza xanpainaren aparra Izerdia, nigarra, odola, eta lau : kakazkoa Mendiak lain, lau uhain datozkigu gainera, hetsak ahoa Izerdi nigar odolezkoa, ta ondotik kakazkoa Zuzenean bihotzean bota aizkora, ganoraz bestenaz “Reset”era goaz Covid 19.84. egoera urra izan gabe kaosa
5.
Baiagaz, Ezagaz, bi iturrien egarriaz Begiaz eta Egiaz, argi ilunez beztiturik goaz Maskaz eta Marraskaz, nun duk hire barruko Matalaz? Eguzki galdan galdu gira galderetan arrapostu xeka zientziaren zalantzan “Esperantzik gabe bainan gogo betez” Orwell Hizkuntza ministrotik jaso dut gutuna, kontsonante kolpekariak ez dituela gustukoak oraindik goiti tuia ziliporta, debekatzea du inporta ta ondokoari hetsi borta: “Emaiok popatik polizi puta putre honi prakan eztik potroik bainan polipoak” Mc Putiko ta bere potoen partez popopopo hemen eztuk entzun potoik,braaa 3D 4K 5G filmazak kamera geldoan sehi, zapi, zorri...rrrrggghhhh ... tu ! flipazak pozoia daukak inguruan Jiimijimiio jimiie jimiia mendia ebakitzeko esku hegia Ikea Durrutyren Phagatze nahiago Durrutiren zutabe, hori egia Negazionista gehitu ene akatsen listan koronazirko ta bere tele-mago-artista Mañu, nahasten semita eta sionista ez dira berdin txominista, stalinista Ezeztatzaile Faurrison Holokostarentzat Mitterrand Rwandantzat, Zemmour migratzaileentzat nik ezeztatzen diat historia dela bat, baita baten mina jotzea gailurtzat Ukatzen dut Trump edo Sarko direla anti-sistema, interneten pitokeriz luzea da lista eskuin muturrak mugiarazten panpin konplotista, nik nahiago ene umeekin izan konpotista Baieztatzen daiat erretentzio zentroak hets ta bahitu kostaldeko etxe hutsak Batailatzen ez badugu gaituzte parkatuko, etnozidoa ez dugula barkatuko Bairatu Iraken ez zela arma kimiko mikoik baina hegazkin gida baimenak bazuela onik Baitarazak birus baten kontrako txertoak bali dila asto pixa, ez egoteko txarto Baionan ez da oino Gazako bahitura, bailaratik itsosorat dago Palestina lastima Mediteraneoko foza komuna, ezeztatzaile koloniala bota komunerat Fakeberria ta fraking zaharra beti modan, info, kontra info, ikur-faltsuz kantuz ari beltzurda berriketaria aintzina doa erabiliz puda, gure pantailetarat iristeko dute guda Zientzian gauza bat da egia, ta dut lauda, kontrakoa begiratu arte, alta badut duda-muda nork duen esperimentua mana, moztu orpazurda, mainguka hoa zeharka udazkeneko lantzurda Black white all no lives matter, in da ghetto, bizi batek ez du balio beste bat baino gehio duda duda dut duda, hanka biko zakur ta haien zerramak ikusita gero
6.
Ifrentzuz 04:06
Liberté Egalité Fraternité, hiruetatik bat beden egia balite gaur egun hain gaizki ez ginateke atzokoa segur ere badakizute Nafarroko gortean izandako ezkontze iruzur konkista ta faltsutze gogoan ditut Beltzuntze 1789ko iraultza besteak beste, Erregeen ipurdi nahaste patriaren alde zenbat kaskezur hauste Senegaldar soldaduen antzera gaulois ez parlé txitxi txikitzean arbasoen asimilatze Maitasunez ta argien poderioz uste duzute egin zela gure espanol ta frantseste ? Joan den aspaldian hasi zela ulertu duzue tarteka marketaka kakauete edo matxete Alta 2 - 0 bikoitzan gaude ta ezin onar haien proiektue haiek ere berdinberdin tenpluaren desegite, beti zapaltze konpresadore darabilte Manifa ta piketeetan gaituk presente irudiari egiten dizugu kalte hire zaindarien beharra makil ta kolte usteltzen ari haiz señor presidente Errepublika eliza kerra, arginen aterpe ari gerra arrazisten hiru kolore, hiru hitz bortizkeri, aberaste ta elebakartze dituzte zutabe Toussaint Louverture bezalaxe te ! Independentziaren egarrite askatasun gosete kontzientziak piztera gaki ge, gure ideien ereite Errepublika kerra, okerrena dizut opa gure banatzeari topa ! Gogozkontra ezkontarazia ez da hartzen aintzakotzat Beti urrunegi goaz iñorat joaiten ez direnentzat Kereilaren eskribautzat nor topa ? Epaile senar bortitza, señor bortxa ta gu bere haur tortak Ifrentzuz izanik e' Marseillaisa goitik bota Una Grande Libre bainan zertaz ari die ? matxoteen hoien buztanaren fantasma ote? oilar ta zezenak ongi dakite komenizko mitoaren goraipatze Independance day Holywoodentzat aberaste bainan Katalunian zanpatze ta zeldatze referenduma bilakatu da iraultzaile delako demokraten bisaien agertze Irlanda Eskozia Kanakya Kortsika Sardeña ta beste hainbeste dominoen erorketak piztuko du sute haien piramidaren itzultze Jokoa dute onartzen eragineta odoluste mutuaren helegite, arauen onartze, bozketan parte ta bertako botere usteltzen da kolabo den elite Alta gauzak nahasteko baute jakite hautu ta inposaketak iduriz ez dute eite Harritzen naute abertzale dontzelen estonatze antzezte Sokaren mutur batetan teniente ta berak utzitako neurrian tirante memoria gabeko zakur zozoak gire ta jostatzen uzten gaituzte Nork gaitu kobratzen gu erakasle ? Ditugun egiturak hezur oparitze Jakobinoak bere oinan egingo luke arma tiratze?.. Gorrotatzen ditut bainan zozo ez dire Ez ge bihar izango solte bainan besarkatuko gira fite handik ta hemendik gure ametsen ehaite gure haurrek dute ospatuko garaite
7.
Zaldiz hasi zen zozo urtea astoz segi behar korona ez ustea oinez orain zaldi destripatzaileen partea Zaldiko, ihauterian eskapatu zen izurite mistorioz ez ohikoari ohitu istorioz duten propagandan dena da infrentzuan Troia zaldia da birusa arma sanitario lautzeko lan baldintzak telemedikuntza, teleerakasle, giza tetele ez gira ordenagailuak Zaldibarren argitze osoa izerdi negar ta odolaren ondotik, kakalausoa haurrei opari makrokontsumotik Izan dadin Ibex35, Cac40 edo antzeko pedokapitalisten egitasmo horra nire AK47 asmoa, sozial orgasmoa nagusiei belarri buztanez separatismoa Zamalzaina zikira maskaradan biziari deika masken atzean denak bedezi aurtengo mustrakan Bedatsa lapurtu digute, ihaute hortan ito haren bertute iraultzaren su garra itzali nahi ote? Zaldi eroa al da Iñaki Txikito? Urriaren lehena beti gose greban hormetan zirrikitu gora borroka ta kitto! Zaldiko maldiko batetan harrapatu nauxu ametsekin gora behera bainan beti saguari buztana mozteko gogotsu!----------------------------- Mandoa bezain kargatua dabil langilea ikhazketakoa bezain zikin ta mehea harpetik ateratu da suzko zaldia bizkarran zamalkatu zaio langilea lauhazka zeharkatu dute ortzia suzko zaldi ta burugabeko zalduna Zaldi edergailua dauka Añezek ta brida Donaldek erdi aro berri batetan sartu gaitiztek ta karroa gidatzen faxistek Zalditeria deitzeko prest dituk haien kontra altxatzen badie bat edo batzuk Khadafi Sarkozy, heian deitu Paul Bismuth Zaldibi izan zen gure topagune ta amesten askatze eguna nornorinork ixtaklok Zaldi urdinari zerion aguna Zazpi zaldi dituzte zetaz jantziak zortzigarrena perlaz apaindua kario bizi dira piztiak, kario ordainduak
8.
Zkratx ! 04:15
Usaian fikzioa errealitatearen hats ta egunerokoa ametsen funts 2020 urte tumatxari zkratxa bilakatu baita fikzio baino ments Loaldi luzetik jatzarri da poeta begiak idek, zamalka tximeleta kasu ! elektrikoa dauka baioneta beldur dira “of euskal planeta” ..................................................................................................................... Suziri batetan naiz airatu, ze afera kargatua da hemengo atmosfera groova gora inertzia behera zilatzen ari naiz estratosfera Eguzkiak sistemari eginazten iraultza nik gureari bultza ta bultza alta zeldatzat daukat arraultz bat hik badaukak horren giltza? Areagotzen ari zaut indar telurrikoa dardarran kezka herrikoa hanpatzen lirika egozentrikoa Stalinside dago azido sulfurikoa Surfatzen diat orain asteroide Homeroide naiz, ta ez da dislexia bidaide dut esne bidea hipoxia baino haratago, agur galaxia .......................................................................................................................... Dena infrentzuz garen zilo beltzan haurrei izua, psikopatak agintzan pinuaren abarrez jantzi da haltza infrabaxuz zapartatzen diat beirazko holtza Tuta xuritik atera Ortziren besoan zientzialaiak apez gaurko unibertsoan bakoitzak gaitzesten besteen bertsioa egi bakarrik ez zizareen multibertsoan ............................................................................................................... Meteoritoen artean dindan flipper kosmikoa senditzen duka dindan soinu sismikoa ez niz ritmiko baina logaritmikoa flowa daukat supersoniko-astropitokoa Ehuntzen amamaren zetazko izara lotzen Mariren superpilako izarrak transhumanisten muskila izorrazak niri makhnovistak sortzen dit zirrara Den denaz hurbilduz uhin grabitazionalek agert harazten jarrera irrazionalak putaseme hoik ote helbarritu emozionalak beltzurizko sententziak audientzia nazionalek ZORTZIKOA EGIN DIMENTSIOEN SOKAREKIN INFINITUA DANTZAN ATOMO BATEN BARNEAN
9.
Pangolino 04:38
Pangolino pausoan daramat sarrera atabal mantso, mando akitua bonbo ufako bale hatsantua ta moko drill, erresiñulen eran Jakintza arma, egoera alarman beldurrak jakingabezia du amatzat izuaren alabak gorrotoaren zama ta Albako dukea bortitzena, nik dilema Judeoboltxe ta Islamotrotski trostan gidarien erretolika iragarkietan kato burges ar zuri, fatxa pedo zaharrak noski dira beti aferetan 2002an JAOen kontra ekintzen bila FN urdeen zirinan lerratu maila geroztik abaila, giza arraila 2020an gaude ta largatzen amila Lafarge enpresa Sirian lotua CIAk AlQaedari eman eskua muturra ta arerioa harreman estuan beharrezkoa baitute bi biek etsai maitatua Terrore kudeaketan DSTko iragazki zilatua ote edo samuraiari idek saski Hipercoren izandako sarraski zendako hiru abisu dei ez ziren izan aski? Kapitala lasterkan Alcampo erakasle TOTAL AXA HSBC, ONFaren erosle Florian segeria maisu bazter nahasleetan pagadiak ditu amesten xerratan Mundu hau da tanatorio, pangolinoaren arma sanitario arriskua ala kartzela, biziari aurreskua Birusak eta iogurta naturalak, hau da txisteen tanatorio PCRak ta besarkadak, pangolinoaren arma sanitario Heriotz arriskua ala osasunezko kartzela Bizia herio-hazi dela, zorran diogu aurreskua Birusak injekta ta zila espezien zatiketa mutazioen kolekta, bortxaketa akta biziari gaina har ta txerta endekatu transhumanisten sekta Glyfosata, fraking edo uranio estudiatu behar oino hipokriten berba ondo jakinez ondorio jokatuz zozo-inozoen eldarnio Tomato birusa omen Israeldarra ikerlarien atzean beti big farma bigoil, bigpozoi, big naziak armada eta bigkimika haziak Svalbardeko bankua higienisten kontua lakastak eraiki dik bere bunkerra beroketa klimatikoan zeptizismoa zeinen mesedeetan ?....DoE, FDA ankerrak ! Pazifismoa, Veganismoa, zein da L214en asmoa? B12arekin ez dute nahiko giza herra dute adierazten, autogorrotoa Lecleren hiltegiak hestea da beste abereari ganita pasteko prest? gibelean biotekno laboen abesti haziak truka ta ezingo dugu laprast! Orwellen mundun jaten duguna gudua bizi harazten gaituna, garena, kontsumo agindua hazten duguna, errautsen voodooa hiltzen duguna, gaituna, dena absurdua Absurdua, eromena Omen gerlan gaudela mundu baten akabantza kontra aginduen dantza gure onerako zelda kritikazak ta harzak txorimalo antza elkartasun eskasa leporatzen berdelak Ez kexa, gogoan ditut desagertzen ari diren mamutxen zerrenda alta Homo Sapiens dut lehenesten zeren eta simpleki klase kideei naiz ni identifikatzen Lan baldintzak dituzte zangopilatzen kasta artean miliarrak banatzen krisia daukute bizkartzen, gira astotzen pastanarri ta makilez gaituzte gidatzen Mundu hau da tanatorio, pangolinoaren arma sanitario arriskua ala kartzela, biziari aurreskua Mundu hau da tanatorio, pangolinoaren arma sanitario arriskua ala kartzela, biziari topa!
10.
Amodiozko hitz erdiño bat dut zuendako Lehoinandere, haur senide, lagunen dako Mundu bati agur esateko dut balkoin hegia zuentzat bakarrik ene bi begiak Maitea, zurekin egunero geopoetika exploratzaile sutsu nauxu poietikan Pantailen adikzioz gure ohea zen hotzegia Zernahi zela Cernako adituen etika Batek zion ikertu zuela epistemologia ta ni pistoleta, pasaidak gatz ta ogia hire plastikozko entselada duk orleegia bazekiat bereixten fake eta egia : Fuck ! Gure ohantzeak bihurtu dituzte kaiol bost axol, harremana bada argizaiol Davosetik zenarizatzen ote dute Disney ? Lol! Biziaren aterpe beti bi oholezko ttattol Gaztetxeetan komunitate bat datza Izerditan imunitate komunaren dantza estresazko azidosiaren kontra irria biok kontra kontra berreskuratzen ari gira guria Langarrak zuen besarkatu hiria gorraila ta leun arrats hortako oskorria alta alarman dago kontra-iraultza biharko askarian irentsiko ditut bi arraultza “ Egunsentia ikustean beti esaten zioat neure buruari beharbada, beharbada gaur “ “Amatxi, aurten lila landarea lilitu da hazilan Lertxunak kiribilez dira goratzen eta berriz gezi forma dute hartzen” Baionako barra ez da Gabonen aurten borrokak izango omen Gabonan Han nuklear barrak atomizatzen Hemen giza harremanak diluzioan Konfinatu gaituzte nola Mox ondarkina Oranok jakatuko Savannah-ko makinan ta pareko harrapakina arras kakina Eguzki perdearen metafora dela jakina Barnekoa kanporat, intimo ta publikoa denborarekin muga hoik ote ahantziko? Arraintxoen amnesia, kolonen inperialismo George ta Elhadji gogoan, itolarri gakoa Kanpokoa barnera, hegotik ipar artino gure agiria hizkuntzan dago deserriratu mila dago, iparretik hegoraino nik zu zaitut maiteago, ilun beltzak loa baino Arima goxatzeko errima bila, insomnia neuroleptikoz sendatu nahi digute asthenia autosuntsiketa xuri, gorri anemia Hautsi bakartzeak dakarren anomia Xapinen isiltasunari egin aurre arduran ditugulako adineko ta haur ZIU batetan izan niz nihaur ta iraultzari dut amesten gaur ere “Indartzen gaitu, hiltzen ez gaitunak...........” Nun ezartzen dituk jasaten ahal ditukanaren mugak?
11.
Wuhan Fort Detrick Pfyzer Pasteur DARPA iker ezazkik Bio armak, RNA txerto Medulan hotzikarak jadanik Mila metrotara histu digute ortzimuga metroa gainezka dagoelaik, giro melenga gure ezinegona ez da murrunga itzultze gabeko pundua, dugu fugan Charliren marrazakeriei eman zioten abala uai zentzuratzen MbalaMbala Entzuten ditiat Kalash Krimen balak ta amesten Nafarroko zelai zabalak Hezzkuntzza Nazzionaleko laberintua zzakurren harrera ordenatua ministroaren inspirazzione Rust pedagogo famatua enkartatuen aurka dute fatwa Gogoan zerrautsa ta albarakaren usaina atsalde huntako argi otzana datorkigun neguari hartuko diogu heina arindu nahia, hortzez gora etzana Zure begiengatik, iraultzari irrintzika, mixil batek urra elurrezko zelai ixila suzko ortzimuga zeharka hapataka The Lancet BlackRock Onfray Zemmour, azpitik goiti emaiok MEDEF, GAFA, RN,IFOP LaurentAlexandreJacquesAttali...stop! Denak puta humiliatzaile baten pean txontxongilo eragile panpin bilaka bapatean txingorrak irauten duen bitartean txotxolotu aterbetu nintzen Platonen harpean Iruña-Veleian izan nahi nintzen arkeologo bata xuriko maisu asko faltsutzelogo ez panika, PNVkoek erakutsi teknika nola erabiltzen den pala mekanika Segur naiz bere koming-outa 'iteko lehen euskal transhumanistak Eitb ukan duela erakuslehio ta artaldeak hartara egingo transumantzia, desesperagarria giza antzerkia Zabal onekoaren behaketan iragazkia urrakorra, den bezala lerro lausoa kontorsionista ttikiaren pausoa ekhi izpietan betikotzen argazkia Idei ustelak, idei biralak Idei konspiratzaile edo negazionistak zurrunbiloaren begian nork ditu zigilatzen? Haizebegi batetik ditut uxatzen Nere burumuina den zuhaitzan dilingo daude hosto eihartuak dingo ez baniz bilakatzen segituan eraman ditzala ekaitzak Hei hautetsi abertzale ta sindikat eragile Independentzia aldarrika ezazie berandu baino lehen, hor baitie menderakuntzaren globalizatzaile “Bainan ze aspertzen gaitu oino beste zirtzilak” pentsatuko duzie esklabo kontsumitzaile al zizte? Koño! Hil ala bizikoa dugu gaurko auzie Esperantza nuen KimJongen armadan bainan ez zuen xehatu G7ko Miarritze Ez zen kalkulu txarra galtze-irabazte balantzan kondutan hartuz gaurko hiltze Esperantza nuen Jaka Horietan bainan besamozte ta begi zilatzez lortu ixiltze Esperantza dut gure uholdean ekarriko duela fazendeiropiromanoen itotze
12.
13.
Tupac Amaru, Tupac Shakur, Gaza Parkour Eneko Aritza, Xahoren Hitza, Herrisistentziaren giltza Okaztatua, pantailen gezurrekin txertatua, beldur ta urgentziarekin nahiago nuke “Denbora luzea”rekin izan lotua .... Ho de Saw No ne-k hitz egin Ginebran Event 201 akats 404 itzuliko naiz ta izango gira milioiak, etorkizuna dugunok iraganan “Gain of function” , Low coast zatiketarik ez dugu behar kaosan gaituzte bultzatzen Holokostan plater hutsa diet eskaintzen Noiz akabatuko da burgesen zirko? Harrapa har burua dezagun zikira bere fortunarekin ospatuz zikiro erorrarazteko boterea zirika Izan gaiten haien engranaian harri Artearen arteaz erristentzian den herri nik baditut 1576 Fauverguen kontra Aitatxi erakuts iezadazu haritzaren pazientzia plan on batentzat behar den zientzia Maite ditudanekin mapatxearen goxoa etsaiekin otsoen hortzen zorrotza Silicon edo Marn la Valleyen marrazten dizkiguten kaiolei pasahitzgiltz, hitzsega, hitz hegal, hei, nehor ez dela ilegal erakuts haurrei Ustel hoik dute uste umea dela erosten den organo edo, zerbitzu sexuala biharko esklabo alaia, ez beste... Bon, kalma xite kalamua ez erre hain fite Arkaus ta Haranburu jaunei ongi etorri Denbora luzea zer den haiek dakite oino konfinamenduan 204 gudari Pastafarismoaren apostolu nauzue, ta singularitatea dugunez jainko, 5G teknikari esker : SMS bat dut igortzen ene hozgailuari, abisa dezan gure etxeko foza zeptiko konektatua, lekua egin dezan hurbiltzen ari diren CO2 erretzaile fatxa tekno pedo filo kapitalisteri eta Alerta bat dut ezartzen 3047garren urteko, Maiatzaren leheneko, oinordekoek, segi dezaten izorratzen, oraindik badaude mozorro-arekin edo gabe, eskuineko marrazo oro !
14.

credits

released December 10, 2020

license

tags

about

Mc Stal'inside Kryvyi Rih, Ukraine

2020...ze urte ....."berezia", ezta?

contact / help

Contact Mc Stal'inside

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Mc Stal'inside, you may also like: