We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Beharbada gaur

from Korona Zirkus by Mc Stal'inside

/

lyrics

Amodiozko hitz erdiño bat dut zuendako
Lehoinandere, haur senide, lagunen dako
Mundu bati agur esateko dut balkoin hegia
zuentzat bakarrik ene bi begiak
Maitea, zurekin egunero geopoetika
exploratzaile sutsu nauxu poietikan
Pantailen adikzioz gure ohea zen hotzegia
Zernahi zela Cernako adituen etika
Batek zion ikertu zuela epistemologia
ta ni pistoleta, pasaidak gatz ta ogia
hire plastikozko entselada duk orleegia
bazekiat bereixten fake eta egia : Fuck !
Gure ohantzeak bihurtu dituzte kaiol
bost axol, harremana bada argizaiol
Davosetik zenarizatzen ote dute Disney ? Lol!
Biziaren aterpe beti bi oholezko ttattol
Gaztetxeetan komunitate bat datza
Izerditan imunitate komunaren dantza
estresazko azidosiaren kontra irria
biok kontra kontra berreskuratzen ari gira guria
Langarrak zuen besarkatu hiria
gorraila ta leun arrats hortako oskorria
alta alarman dago kontra-iraultza
biharko askarian irentsiko ditut bi arraultza






“ Egunsentia ikustean
beti esaten zioat neure buruari
beharbada,
beharbada gaur “


















“Amatxi, aurten lila landarea lilitu da hazilan
Lertxunak kiribilez dira goratzen eta berriz gezi forma dute hartzen”



Baionako barra ez da Gabonen
aurten borrokak izango omen Gabonan
Han nuklear barrak atomizatzen
Hemen giza harremanak diluzioan
Konfinatu gaituzte nola Mox ondarkina
Oranok jakatuko Savannah-ko makinan
ta pareko harrapakina arras kakina
Eguzki perdearen metafora dela jakina
Barnekoa kanporat, intimo ta publikoa
denborarekin muga hoik ote ahantziko?
Arraintxoen amnesia, kolonen inperialismo
George ta Elhadji gogoan, itolarri gakoa
Kanpokoa barnera, hegotik ipar artino
gure agiria hizkuntzan dago
deserriratu mila dago, iparretik hegoraino
nik zu zaitut maiteago, ilun beltzak loa baino
Arima goxatzeko errima bila, insomnia
neuroleptikoz sendatu nahi digute asthenia
autosuntsiketa xuri, gorri anemia
Hautsi bakartzeak dakarren anomia
Xapinen isiltasunari egin aurre
arduran ditugulako adineko ta haur
ZIU batetan izan niz nihaur
ta iraultzari dut amesten gaur ere



“Indartzen gaitu, hiltzen ez gaitunak...........”
Nun ezartzen dituk jasaten ahal ditukanaren mugak?

credits

from Korona Zirkus, released December 10, 2020

license

tags

about

Mc Stal'inside Kryvyi Rih, Ukraine

2020...ze urte ....."berezia", ezta?

contact / help

Contact Mc Stal'inside

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Mc Stal'inside, you may also like: