We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Sugeekin amentsa

from Korona Zirkus by Mc Stal'inside

/

lyrics

Lanbroen azpitik atera niz berri'e
Herio dantza'zteko, hiruko erritmo honen adierazle
Sanple bat garun jale ta ene
errimak zonbien arimen, Vendettaren konplize
Ohiukatu nun Herria tente ta segidan galdu konorte
entzunez abertzale, ez zirela prest hartzeko aginte
Nahiago zutela bozkatu eskuineko presidente
zer duk uste? Sagar ustelan da'u PNVko jente
Hemen borrokani style segitzen mentez mente
ta ni.... zu.... gu..... ze inoxente !! haiek dakite!
Okupatzaileetaz izan nahi nintzen independente
bainan etxean ere izan behar disidente
Beldurkrazian sartu gaituzte ta shock
atarian agerian boteredun psikopaten biluzte
Baita kontra boterearen bilkuretan.. petizioetan..
manifetan.. ezintasunaren gorpuzte
Osasuna aitzaki, ez gehio gizaki
luze aurtengo zozomikote, zapi atzean muxukatzen zen bikote
Amesten nuen iraultzaz, ...ustelduko gira kontserban....


Txakurtegi mundialan, hor gañan
erleak baino elikoptero ta drone gehio ortzimugan
Ze bikaina zu! Auzoa salazazu...ta sozial kredito jokoan
punduak irabaz ditzakezu....hi
Itssssua! Gure loturak moztu, algoritmizatu
biziaren sssua, zilo beltz batetan dute nahi izoztu
Gehiengoak hori ez du entzun nahi,
kontzientzia urtzen zai...o , zorabioari ernai,
Eroraldiari, hutsaren irensteari zai hago,
“hei, ho... aurre e'iteko izango al haiz gai? “
Nahiago dute ttikiagoa za pal du
Jakahoriaz trufatu Blokebeltza sa la tu
Haien zapaltzailearen bozgorailuari ohiartzun 'inez
ez ez zinez, hola aldatzen ez da ezer ez
Bakotxa bere kutxan kokatzen
gizakia gizakiari koskatzen, garratoinak lehiatzen
Nik sugeak ditut amensten, gillotina eta ehun lapur
haundien buruak nahi ditut ikusi zintzilik zirimolan dantzatzen
Bortitza ni? ....argindarra pitz ezazu ta gogoratu
A RE VA
Bortitza ni? ....liranja jusa edan ezazu ta gogoratu
Palestinarren genozidoa


((( Bo Bo Bo Bortitza ni? ...Mugikorran josta ta gogoratu koltana
Bo Bo Bo Bortitza ni? .....Ikeako altzaria erosi ta gogoratu oihaneko sutea )))





Mediku batek...kasik hil nauka , beste batek...argitu zun nire gaua
he haurrak!!.. zein dira hoik? Hipokrata ala hipokritak?
Ze helburu higienisten arauek?
Endekatuen munduan Salo republika berriaren orduan
kapitalak ote zeukan aintzinetik makroplana ondua?
Heriotz gehio Mediteraneon Epadh-etan baino
ta propagandak bazterrak nahasten gohainduraraino
Ta ez bahaut oino okaztatu, eskerrak entzule hiri
hire denbora eskaintzea nire poesia salbaiari
Ondokoa ustezko ezkerreko jendeari, utzi nau KO
eskatzen sekuritate gehio gobernuari izua sortuezkero
Ta zer egin? ..gerla bideak ez du zentzuik
...........................etsaia azkartzen dugulaik
Ta ze egin? ....bake bideaz nago dudatuik
artzainaren AIfona otsoen zenbakiz betea delaik.



Errepikaren ondotik berriz diot... ze egin?
Ba ote hirugarren biderik izaiteko...jare
Errepikaren ondotik berriz diot... ze egin?
G7 eta Faveletako G7 ... nare nare
Egon daiteke JAO landare, ta ondokoa BIO halaere?
Egon daitezke hartz ta bildots parez pare?
Basobasa ala zooan jarraitzen dugu oraindik
aintzinamendu gutti harpeen garaietatik
Ahatik disdir ta fluoz estaltzen da basakeria
taxi baten irratian entzun dut kakeria
Diktadore banintz R, maiuskula duten ikur
behin betikotz erre.....ko nituzke
Gorago gure erre...ge, ageriago bere uzki
herritar uzkur, esku'n jaten diozute azukre
“Aska nazazu” entzun ta pogo izerdia usaintzen
urrengo batzarrea ba al dakizu noiz izango den?
Nik segitzen dut amesten, ta nahi nuke izan
Sherpa Tibeten, laborari Txiapasen
Naizena eta izan nahi nintzena, kontradikzioa bizitzen
terapia daukat dikzio ta frustrazioek kitzikatzen
Fantasmen jokoari adikzio ibilbide duina asmatzen
akats eta lorpen, hitz eta akzio

Zabaldu bela RRi Zapalzazu zau RI
itzul'azi bela RRA senditzen dut e RRA

sugeekin 'in dut amentsa

Pozoia pantailan dut hartua

Narrasti garuna dekot astindua

credits

from Korona Zirkus, released December 10, 2020

license

tags

about

Mc Stal'inside Kryvyi Rih, Ukraine

2020...ze urte ....."berezia", ezta?

contact / help

Contact Mc Stal'inside

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Mc Stal'inside, you may also like: